jueves, 22 de diciembre de 2011

TELEBISTAK DUEN ERAGINA

Orain dela urte batzuk telebista oso etxe gutxitan egoten zen eta horrek etxeetako txikienak beste jarduera batzuetan aritzea ekartzen zuen.

 Gaur egun telebista edozein etxetako txokoren batean aurki dezakegu. Telebista neurrian ikusten bada, ez dago arazorik, baino sarritan ikusten badugu, obsesioa sortu dezake. Ume batzuk telebista aurrean pasatzen dute egun osoa, eta guraso askok ez dituzte kontrolatzen.

Haur hauek, ez dira konzentratzen eskolako arloetan, adibidez, azterketa bat baldin badute, eta telebistarekin obsesionatuta badaude, oso zaila egiten zaie ikastea edo arreta ipintzea. Telebistaren aurrean egun osoan egotea, lagunekin arazoak ere sor ditzake, ez direlako ateratzen edo lagunekin gelditzen eta telebista ikustearekin bakarrik pentsatzen dutelako. 
Beraz, guk aholkatzen dizuegu telebista asko ez ikustea, kontsekuentzia txarrak ekar ditzazkelako zuen bizitzatan. Arazo honen soluzio bat izan liteke, gurasoek haurrak kontrolatzea zenbat ordu egunean ikusten duten telebista ikusteko edo beraiekin telebista ikustea, familian.



No hay comentarios:

Publicar un comentario