Lagunak asko
daude, batzuk benetakoak eta beste batzuk gezurretakoak baina lehenengo
horietakoak oso gutxi daude. Hauek dira momentu on nahiz txarretan beti gure
ondoan daudenak. Besteak ordea, lagunak dira, bai, baina hainbat momentu
konkretuetarako bakarri, adibidez, barre batzuk botatzeko batzuetan, baina
besterik ez, momentu txarretan ez daude gurekin. Momentu horietan eta
denborarekin konturatzen gara nor diren benetako lagunak, eta benetan oso gutxi
izaten dira.
Benetako lagun
horiek ez dira alaitasuna emateko besterik egoten, baizik eta askotan min
handia egiten diguten gauzak esateko, baina ez gu zapuzteko, guri begiak
irekitzeko eta errealitatea adierazteko. Askotan jendea ez da ausartzen guri
hainbat gauza esatea, gu haserretzeko beldurrez, baina benetako lagunak beti
egia esaten digute, nahiz eta gu haserretzeko arriskua egon.Eta beharbada, hala
izango da, gu haserretu egingo gara,baina inoiz ez digute bizkarra emango, hor
egongo dira guri haserrea pasa arte. Askotan aurpegira egia esaterakoan
kritikatu egiten gaituzten arren, gero, gu ez gaudenean, besteen aurrean aurpegia
ateratzen dute gugatik .
Zorte handia dugu
benetako lagunen bat aurkitu dugunok ;)


No hay comentarios:
Publicar un comentario