jueves, 22 de diciembre de 2011

Urte berri On!

:)

EGIA ETA GEZURRA.


Lagunak asko daude, batzuk benetakoak eta beste batzuk gezurretakoak baina lehenengo horietakoak oso gutxi daude. Hauek dira momentu on nahiz txarretan beti gure ondoan daudenak. Besteak ordea, lagunak dira, bai, baina hainbat momentu konkretuetarako bakarri, adibidez, barre batzuk botatzeko batzuetan, baina besterik ez, momentu txarretan ez daude gurekin. Momentu horietan eta denborarekin konturatzen gara nor diren benetako lagunak, eta benetan oso gutxi izaten dira.
Benetako lagun horiek ez dira alaitasuna emateko besterik egoten, baizik eta askotan min handia egiten diguten gauzak esateko, baina ez gu zapuzteko, guri begiak irekitzeko eta errealitatea adierazteko. Askotan jendea ez da ausartzen guri hainbat gauza esatea, gu haserretzeko beldurrez, baina benetako lagunak beti egia esaten digute, nahiz eta gu haserretzeko arriskua egon.Eta beharbada, hala izango da, gu haserretu egingo gara,baina inoiz ez digute bizkarra emango, hor egongo dira guri haserrea pasa arte. Askotan aurpegira egia esaterakoan kritikatu egiten gaituzten arren, gero, gu ez gaudenean, besteen aurrean aurpegia ateratzen dute gugatik .

Zorte handia dugu benetako lagunen bat aurkitu dugunok ;)




TELEBISTAK DUEN ERAGINA

Orain dela urte batzuk telebista oso etxe gutxitan egoten zen eta horrek etxeetako txikienak beste jarduera batzuetan aritzea ekartzen zuen.

 Gaur egun telebista edozein etxetako txokoren batean aurki dezakegu. Telebista neurrian ikusten bada, ez dago arazorik, baino sarritan ikusten badugu, obsesioa sortu dezake. Ume batzuk telebista aurrean pasatzen dute egun osoa, eta guraso askok ez dituzte kontrolatzen.

Haur hauek, ez dira konzentratzen eskolako arloetan, adibidez, azterketa bat baldin badute, eta telebistarekin obsesionatuta badaude, oso zaila egiten zaie ikastea edo arreta ipintzea. Telebistaren aurrean egun osoan egotea, lagunekin arazoak ere sor ditzake, ez direlako ateratzen edo lagunekin gelditzen eta telebista ikustearekin bakarrik pentsatzen dutelako. 
Beraz, guk aholkatzen dizuegu telebista asko ez ikustea, kontsekuentzia txarrak ekar ditzazkelako zuen bizitzatan. Arazo honen soluzio bat izan liteke, gurasoek haurrak kontrolatzea zenbat ordu egunean ikusten duten telebista ikusteko edo beraiekin telebista ikustea, familian.



jueves, 1 de diciembre de 2011

UME BASATIAK

Guk Basa-umetaz pentsatzen duguna idatziko dugu. Gure ustez ume bat txikitatik ohitzen bada basoan bizitzea errez egiten zaio bizirautea. Geroz eta beranduago atera basotik geroz eta gehiago kostatuko zaio gizarteratzea. Gizartetik baso-bizitzara aldatzera, ordea, ezinezkoa iruditzen zaigu guri. Oso gaizki iruditzen zaigu ume txiki bat basoan ala nola uztea inungo laguntzarik eta elikadurarik eman gabe, umea hiltzeko aukera gehiago daudelako, aurrera ateratzeko baino.



Aurkitutako umeak ez dute komunikatzeko eta hitz egiteko gaitasunik, autisten antzera, guk ez dakigu hori basoan utzi dutelako izan den edota autista delako utzi duten basoan bakarrik.





Alde batetik, ume-basatiak, azkarragoak dira, inorrek ezer eman gabe eta inoren dependentziarik gabe dena aurrera ateratzen jakin dutelako.

KULTURAK BA AL DU ZERIKUSIRIK HEZKUNTZAREKIN?


Galdera hau planteatu digute, eta gogoeta luze bat egin eta gero, ondorio batzuetara iritsi gara. Gure ustez, kulturak bai duela nahiko eragina. Kultura bakoitzak gauza bat hartu dezake nagusitzat, eta gauza hori kontuan hartuta hezitzen ditu bere umeak. Kulturak izan ez ezik, beste faktore askok baldintzatzen dute hezkuntza.. Gerran dauden herrialdetako umeek, gerrarako behar dien gauza asko erakutsiko dizkiete eskolan..
Influitzen duten beste faktoreetako bat erlijioa edota estatuak momentu hortan duen ekonomia egoera izan daitezke. Krisia ekonomikoan dagoen herrialde batek, ezingo du hezkuntzan behar adina diru sartu, gaur egun guri gertatzen ari zaigun modura