viernes, 16 de marzo de 2012

Emakumeen aurkako bortxaketa.

Gaur egun emakumeen aurka, emakume izate hutsagatik, era batera eta bestera maltratua jasotzen dute gizonek eraginda. Artikulu batek dioen bezala :

.”

“…sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat,
baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo
sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira
emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo
askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan"





Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen aurkako etxeko
indarkeria baino zabalagoa da, eta leku anitzetan ager daiteke: familiaren edo
harreman afektiboen esparruan, lanlekuetan eta ikastetxeetan, erakundeetan eta
abarretan.
Etxeko tratu txarren azken helburua ez da lesio jakin bat eragitea,
baizik eta bestea azpiratzea eta menderatzea, eta harremanean aginpide- eta boterejarrera
bat atxikitzea.