Oliveren aita, (Greg Kinnear) nahiko zorrotza da hainbat aspektuetan. Alde batetik, bi pertsona mota bereizi dizkio bere alabari: arrakastatsuak eta galtzaileak. Galtzaileak dira beraien helburua lortzeko borroka egin gabe amore ematen dutenak.
Janariarekin ere nahiko zorrotza da. Bere alabari beldurra sartzen dio potoldu egingo dela esanez, eta horrela ez duela lortuko bere ametsa.Hori entzundakoan Olive kezkatu egiten da.
Toni Collette, Oliveren ama, familiako situazioa ikusita esperantza guztiak bere alabarengan uzten ditu.Horregatik, berarengatik ahal duen guztia borrokatzen du.
Steve Carell, osaba, hainbat arazoengatik bere buraz beste egietn saiatzen da, baina ez du lortzen eta hospitalen egon eta gero, medikuen gomendioz, bere arrebaren etxera joaten da bizitzera zaindu dezaten. Hau, bere ilobaren (Oliveren anaia) arazoekin identifikatuta sentitzen da eta honi laguntzen saiatzen da. Izan ere, Oliveren anaia (Paul Dano) oso berezia da; ejerzitoko piloto izan nahi du, baina bere ametsa pikutara joaten da daltonikoa dela konturatzen denean, eta sei hilabete hitzegin gabe egon eta gero,berri txar horren amorrazioagatik hitz egingo du.
